Ø 1.
artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako
ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna
bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere
natura erabat errespetatuz.
Partehartzea zabaltzeko asmoz, aurtengo edizioan bi ibilbide prestatuko
dira; bata 7. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria
izango dena, eta bestea motzagoa, ibilbide erdikoa.
Ibilbide luzean parte hartzeko 14 urte beteak izatea derrigorrezkoa da.
Ø 2.
artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide
bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi
Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen
ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta
lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra
erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera
hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea
du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.
Ø 3.
artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 40. ibilaldia 2008ko martxoaren 30ean egingo da, irteera eta
helmuga Villabonan izango direlarik. Ibilbide luzeak 43 Km inguru ditu,
Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo Langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (698m) - San Lorentzo(803m) - Gorosmendi (665m) - Ipuliño (929m) - San Anton (499m) - Uliko Borda (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (155m) - Uzturreko Gurutzea (665m) - Artxipiagako Langa (566m) - Loatzo (635m) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 2.500 metroko
desnibel gehitua du, HAMAR ORDU inguruan burutzen dena.
Luzera erdiko ibilbideak berriz, 23,5Km inguruko luzera du
Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako Borda (656m) - Kiriko Harkaitza (536m) - Ibarrolako Erreka(435m) – Urdausurbilgo Borda (410m) - Kanal Handia (300m) - Mandabideta(240m) - Lastur Parkea(175m) - Arratzain Ikastetxea (115m) - Villabona-tik
igarotzen delarik, eta 900 metro inguruko desnibel gehitua du, BOST ordu
T'ERDI inguruan burutzen dena.
Ø 4.
artikulua: INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
Informazioa :
- Telefonoa (lanegunetan 20etatik 22etara): 649717182
- email : ibilaldia@aizkardi.com
Izen-ematea :
Izen-ematea
DOAKOA da, Martxoaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:
- Interneteko helbidea: www.aizkardi.com
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Zeharkaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI, izena eta bi abizen, autatutako ibilbidea, federatuta zauden ala ez, eta klubaren izena ere bai.
Datu hauen jabeari
bere datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn dagokion fitxategian
txertatuko direla jakinarazi zaio, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk parte
hartzen duen kirol proben berri emateko ekintzetan erabili ahal izango
dira, 40.Aizkardiko Ibilaldiko parte-hartzaileen zerrenda ere bertako
web orrialdean azalduko delarik. Baimen hori baliogabetu nahi izanez gero,
nahikoa da honako helbide honetara jotzea, igorpena eta harrera egiaztatzeko
aukera ematen duen edozein bide erabiliz:
Euskal Mendizale Federazioa . Anoeta Pasalekua, 24. 20014-Donostia-San
Sebastián, edo Aizkardi Mendizale Elkartea. Apdo.75. 20150-Villabona.
Ø 5.
artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin
nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean
jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak
erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.
Ø 6.
artikulua: IRTEERA
Zeharkaldi luzea goizeko ZAZPIETAN hasiko da, eta motza ZORTZIETAN.
Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari,
izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin. Era mailakatuan
emango da irteera, gutxi gorabehera 50 parte-hartzaile minutuko.
Ø 7.
artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor
igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela
erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako
gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.
Ø 8.
artikulua: BALIZAK
Ibilbideak plastikozko zinten bidez markatuta egongo dira. Antolaketako
kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak
jasoz eta ibilbideari amaiera emanez.
Ø 9.
artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak
ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek ura eta gutxieneko hornidura
jarriko dute Mugaga, Uli eta Berrobi kontroletan.
Ø 10.
artikulua: ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei
eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian
jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak San Anton eta Berrobi dira.
Ø 11.
artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAIKA (Ibilaldi
Luzea) eta SEI (Ibilaldi Motza) orduren buruan egin duela ziurtatzen duen
martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko
da proba amaitu duten eta bertan aurkitzen diren parte-hartzaileen artean. |