| EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
| 7. SEKTOREA: | BILBO ... DONOSTIA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
| 1. ETAPA: | BILBO ... BALZOLA | VILLABONA | |
| IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
|
Mendilerro bati jarraitzearren, etapa hau Arrigorriagan hasiko dugu, Bilbotik gertu, Nerbioi ibaiaren alboan. Artanda, Mandoia eta Apario mendiak igaroko ditugu, Arratia bailarara iristeko, Igorre eta Lemoa artean, eta handik Dima bailarara joango gara, Aramotz mendien gerrian dauden auzoetatik barrena. Etaparen amaiera leku entzutetsu batean egingo dugu, Baltzolan; hango leizeak ezagunak dira historialarien, espeleologoen eta eskalatzaileen artean. Oharra |
| Altuera | Km | Ordutegia | ||
| ARRIGORRIAGA | 56 | 0 | 0:00 | |
| La Mota | 345 | 1,5 | 0:30 | |
| Artanda | 554 | 2,5 | 0:50 | |
| San Segismundo Baseliza | 410 | 4,0 | 1:10 | |
| Axolako lepoa | 370 | 4,5 | 1:20 | |
| Irumugarrietako lepoa | 492 | 7,5 | 2:00 | |
| Mandoia | 634 | 9,0 | 2:20 | |
| Arantzabaltzeta | 480 | 10,0 | 2:30 | |
| Kortako lepoa | 270 | 11,5 | 2:55 | |
| Lemoa-Igorre errepidea | 270 | 11,5 | 2:55 | |
| Urkizu Auzoa - IGORRE | 76 | 17,0 | 4:10 | |
| Garaimendi Auzoa | 300 | 19,0 | 4:45 | |
| San Antolin Baseliza | 335 | 19,5 | 4:50 | |
| Elgetzu Auzoa | 210 | 21,5 | 5:15 | |
| Biteriño Auzoa | 260 | 23,0 | 5:35 | |
| Artaun Auzoa | 350 | 24,0 | 5:50 | |
| Oba Auzoa | 315 | 26,5 | 6:20 | |
| BALZOLA | 440 | 28,5 | 6:50 | |
![]() |
| IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
| l ARRIGORRIAGA | Altuera : 56m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
Ibaiaren eskuinetik abiatuko gara, BI-625 errepidearen alboko industriagune batetik; hodi handi bat ikusiko dugu, mendian gora doana, eta haren azpitik abiatuko gara. Hodiaren ondoko bide txiki bat hartu, eta borda bateraino igoko gara. Han, hodiaren bestaldera igaro, eta ezkerrera pista bat hartuko dugu, baina, basora sartzean, berriro ere maldan gora joango gara, berriz hodia topatu arte. Hodiaren ondotik jarraituz, etxola batera helduko gara, eta pista bat ikusiko dugu. Burdin hesi bat igaro, eta pistan aurrera jarraituko dugu, aurreneko gaina hartu arte; La Mota deitzen diote, eta antena bat dago bertan. Handik ipar-mendebaldera, Bilbo handia ikus dezakegu. Hego-ekialdean, Artanda gainetik bereizten gaituen lepoa ikus dezakegu, eta haraino iristeko aurrean daukagun malda. Pixka bat jaitsi, eta mendi-lepora iritsiko gara; han, pista bat ikusiko dugu, baina alde batera utzi eta gainik gain jarraituko dugu, malda gogorreko bide batean gora. Laster joko dugu gaina; gailurreko erpin geodesikoa ikus dezakegu aurrean; azken ahalegin bat, eta goian gara. |
|||
| pARTANDA | Altuera : 554m | Distantzia : 2,5Km | Ordutegia : 0h50m |
|
Gailurretik jaisteko, bide zabal bat hartuko dugu, pista bateraino iritsi arte, eta handik pinudi batera sartuko gara. Aurrera jarraitu, eta aisiagune batera iritsiko gara; San Segismundoren baseliza dago bertan, eta erromeria asko egiten dira han. Pinudian barrena, pista bat jarraituko dugu hegoaldera, arrasto txuri-horiei jarraituz, bidegurutze batera iritsi arte; han, idatzi bat ikusiko dugu, Mandoia seinalatuz. Axola lepotik gertu gaude; lepo horrek lotzen ditu Burbustu (iparraldean, Zaratamo ondoan) eta Uriondo (hegoaldean, Ugao auzoan). Idatziak seinalaturiko bidetik joko dugu, ekialdera, eta lurrezko pista batean dauden arrastoei jarraituko diegu, Iduriren iparraldetik. Bidea gora doa, Irumugarrieta leporaino; han, pisten bidegurutze bat ikusiko dugu; hegoaldean, Zeberio; iparraldean, Bedia. Aurrera jarraituko dugu, berehala iparrera jotzen duen pista batetik; gero, ipar-ekialderantz, Belatze gailurra inguratuko dugu, Mandoiaren alboan. Eskuinetara dagoen bide bat utzi (Etxazo auzora jaisten da, Zeberioko auzoa bera), eta ezkerrera igoko gara, pago eta haritz gazteak landaturik dauden lurretan barna. Laster gara alanbre-hesi baten parean; gorenean, Mandoia. Alanbre-hesiaren bestaldean daude erpin geodesikoa eta gutunontzia. |
|||
| p MANDOIA | Altuera : 634m | Distantzia : 9,0Km | Ordutegia : 2h20m |
|
Bidezidor batean behera jaitsiko gara, malda gogorrean, pista batera iritsi arte, pinudi baten ondoan. Pistan aurrera jarraitu, eta Arantzabaltzeta lepoaren bestaldera iritsiko gara, eta, pista eskuinetara jaisten hasten denean, burdin hesia zeharkatu, eta iparraldeko maldan behera jaitsiko gara, basoan bide txiki bat topatu arte; behera jaitsiko gara, bide malkartsuan. Basoan barrena, hainbat bide hartuko ditugu, betiere ipar-ekialderantz, harik eta harrizko pista batera iritsi arte; hark Korta lepora eramango gaitu. Igorretik igotzen da hara, eta borda bat dago bertan. Bordaren ondoren eskuinetara dagoen lehen pistak Igorrera eramaten du. Guk hurrengoa hartuko dugu, Larrazuri mendebaldetik inguratzeko, Apario lepora bidean. Santa Kolomako bidegurutzean, pista utzi, eta eskuinera joko dugu, bidezidor batean zehar; pinudi batera sartu, eta mendien bizkarrera igoko gara, eta gainik gain jarraitu hego-ekialderantz. Basoaren soilgune batean, ipar-ekialdera jaitsiko gara, lehen utzitako pista berriro hartzeko. Pisten gurutze bateraino jarraitu, eta, bi aldeetakoak utzirik, erditik joko dugu, belarrez estalitako bidean zehar, Aparioko harrobira iristeko, gerria inguratuz; beherago, zaborzulo kirastsu bat dago. Inguratuz jarraituko dugu, pixkana jaitsiz, harik eta errepide batera hurbildu arte; hara jaitsiko gara malkarrean behera. Lemoa eta Igorre arteko errepidera iritsiko gara, Bizkaiko Aldundiaren baskula baten ondora. Errepidean aurrera Lemoarantz jo, ezkerrera, eta, 300 bat metro egin ondoren, kristal islatzailez estalitako bulego-eraikin bat igarota, eskuinera hartuko dugu bidegurutze batean, Urkizu auzorantz; Igorreko auzoa da hori. |
|||
| l URKIZU auzoa - IGORRE | Altuera : 76m | Distantzia : 17,0Km | Ordutegia : 4h10m |
|
Ipar-ekialdera jarraituko dugu, asfaltoa utzi,
eta pista batean zehar, bide zabalean, iparraldetik Aginagane gailurra
inguratuz; eskuinetara geratuko zaigu mendi hori. Haranean gora, baso
itxian, batzuetan malkar gogorrak topatuko ditugu, baserri batzuetara
iritsi arte; Garaimendi auzoan gaude, eta berriro errepidea topatuko dugu. Errepidean eskuinera jota irtengo gara auzotik, hegoaldera, leize bateraino (eskuinetara dago); han, bide bat ikusiko dugu ezkerretara; handik jo, alanbre-hesi bat zeharkatu, eta San Antolin baseliza ikusiko dugu ezkerretara. Eskuineko bidea hartu, ermitara doana utziz, eta hurrengo bidegurutzean aurrera egingo dugu, ur-biltegi bateraino. Bidea hor bukatzen dela dirudi, baina pista berri batean jarraitzen du; aurrerago estutu egiten da, eta berriro ere bide zabal batera eramango gaitu; han, eskuinera jo, eta laster helduko gara berriz errepidera. Loite auzoan gaude. 800 bat metro egingo ditugu errepidez, Elgetzu auzora iritsi arte; ezkerretara bidegurutze bat ikusiko dugu, bihurgune batean. Asfaltozko bidean aurrera jarraituko dugu, Biteriño baserrira arte, Dimatik Artaun auzora doan bidean. Erepidez egingo dugu beste kilometro bat, auzoko lehen etxeetara heldu arte. |
|||
| lARTAUN auzoa | Altuera : 350m | Distantzia : 24,0Km | Ordutegia : 5h50m |
|
Dimako auzoa da, eta Aramotz mendiaren oinean dago. Pagozelai eta Urtemondo gainetara igotzeko abiaputua da.Auzo horretatik abiatuko gara, hegoaldera doan errepidean, Eguriotz auzora iristeko, eta han eskuinera joko dugu, bide zabal bat hartuta, eta handik errepide batera helduko gara, Oba auzora bidean. 600 bat metro errepidez egin, eta, Obako plazara iritsi baino lehen, errepidea utzi, eta aurrera jarraituko dugu, txalet baten azpitik. San Lorentzo baseliza dagoen lepoa hegoaldera dago, pinudi sarrien artean ezkutatuta. Hurrengo bideak eskuinetara hartuko ditugu, erreka zeharkatu, eta bide zabal bat hartuko dugu, basoan gora, aldapa gogorrean. Malda arintzean, San Lorentzo baselizara helduko gara; atsedenleku bat da, platanondoz inguratua. Mendi-lepotik gertu, Balzolako etxeak daude. |
|||
| lBALZOLA | Altuera : 440m | Distantzia : 28,5Km | Ordutegia : 6h50m |
|
Azken zatian ibili ditugun auzo guztien buru Dima edo Ugarana da; haranaren sarreran dago, Igorretik gatozela. Haranak iparraldean Aramotz mendilerroa dauka, ekialdean Eskuagatx. Hegoaldean, berriz, Arratiako harana, eta Zeanuri, Gorbeia handiaren azpian. |
|||
![]() |