| EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
| 6. SEKTOREA: | GASTEIZ ... BILBO | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
| 4. ETAPA: | ARTZINIEGA ... BILBO | VILLABONA | |
| IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
|
Araba eta Burgos artean dauden mendilerrorik garrantzitsuenak zeharkatu ondoren, iparraldera joko dugu etapa honetan, Bizkaiko hiriburura iristeko, Bilbora. Artziniegatik gertu dagoen auzo batetik abiaturik, bi gailur txiki igoko ditugu; haien bestaldean dago Okondo. Gero, Ganekogorta mendietara igoko gara, eta osorik zeharkatuko ditugu mendebaldetik ekialdera, Pagasarri ospetsuaren gailurrera iritsi arte, eta handik Bilbo ikusiko dugu. Larraskitura jaisteko, Bilborako bide zaharra hartuko dugu. Oharra |
| Altuera | Km | Ordutegia | ||
| ARTZINIEGA-INORZA | 160 | 0 | 0:00 | |
| Idubaltza | 690 | 3,5 | 1:00 | |
| Idubaltza lepoa | 450 | 4,5 | 1:15 | |
| Beraskola | 660 | 6,0 | 1:40 | |
| Arrazuria Baserria | 290 | 8,0 | 2:10 | |
| Zaldu | 115 | 10,0 | 2:30 | |
| Berazako lepoa | 360 | 12,0 | 3:10 | |
| Landetako lepoa | 360 | 12,0 | 3:10 | |
| Kiputxetako landa | 710 | 14,5 | 4:00 | |
| Gallarraga | 902 | 15,0 | 4:20 | |
| Pageroko landa | 800 | 16,0 | 4:35 | |
| Pagero | 965 | 16,5 | 4;45 | |
| Ganekogorta | 998 | 17,5 | 5:15 | |
| Muganeko landa | 600 | 20,0 | 5:45 | |
| Pagasarri | 670 | 21,0 | 6:00 | |
| Igertuko lepoa | 290 | 23,0 | 6:30 | |
| Larraskitu | 220 | 24,0 | 6:40 | |
| BILBO | 80 | 25,5 | 7:00 | |
![]() |
| IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
| l INORZA | Altuera : 160m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
Erreka zeharkatu eta gero, basoan barrena sartuko gara, eta bide zabal bat hartuko dugu gora; bihurgune handiak eginez doan pista bat da, betiere iparralderantz; mendiaren bizkarrera irtengo gara, ezkerretara Piedra Hincada eta eskuinetara Idubaltza ditugula. Eskuinera jo, ekialde-hegoekialdera, eta Idubaltzara igoko gara. |
|||
| p IDUBALTZA | Altuera : 690m | Distantzia : 3,5Km | Ordutegia : 1h00m |
|
Atzera itzuliko gara, lehen utzi dugun bidegurutzera, Beraskolako bidea seinalatzen duen lekura. Bide zabal batean behera jaitsiko gara, malda gogorrean, pinudian barrena, behean garbiune bat topatu arte: Idubaltzako lepoa. Eskuinetara, Mastondo errekaren amildegia; Arabako Okondoraino iristen da. Ezkerretara, Ponton errekaren amildegia; Gordexolara jaisten da, Bizkaian. Mendi-lepo honek bi lurraldeen arteko muga egiten du. Mendi-lepotik aurrera jarraituko dugu, bide zabal bat hartuta, eta eskuinetara dagoen borda baten paretik igarota, beste bide bat hartuko dugu, gorantz, gora-behera txikiak eginez, harik eta pista bat topatu arte; hura zeharkatu, eta gora jarraituko dugu, gainaldea hartu arte; han, harripila batzuei jarraituz, eskuinera, Beraskola gaineko erpin geodesikora iritsiko gara. |
|||
| p BERASKOLA | Altuera : 660m | Distantzia : 6,0Km | Ordutegia : 1h40m |
|
Iparraldera jaitsiko gara bide txiki bat hartuta, pista bateraino; ezkerrera jo, eta berehala irtengo gara pistatik, beste bide bat hartzeko eskuinera, alanbre-hesi baten ondotik. Halako batean, hesiaz bestaldera igaro behar dugu, behera jarraitzeko, mendiaren gerria zeharkatzen duen pista bateraino. Ezkerrera jo, eta behera jarraituko dugu, bihurgune handiak hartuz, asfaltozko pista batera heldu arte; han, ezkerrera joko dugu, Arrazuria baserriraino. Ekialdera bide zabal bat utzi, baserria zeharkatzen duena, eta aurrera jarraituko dugu, baina berehala eskuinera joko dugu, iparraldera, amildegian behera doan bidea hartuta, pista zabal batera iritsi arte (kontrako aldetik dator, errepideraino, Zaldu inguruan, Bizkaiaren eta Arabaren mugan, Maiorga izeneko lurrean). |
|||
| l ZALDU | Altuera : 115m | Distantzia : 10,0Km | Ordutegia : 2h30m |
|
Beraza mendi-lepoan, ezkerrera joko dugu, iparrerantz, hormigoizko pista batean barrena, hesi bat jo arte; handik aurrera, gurdibide bat hartuko dugu, alanbre-hesi baten ondotik, Landeta lepora iristeko, Pagoeta (ezkerretara) eta Kiputxeta (aurrez aurre) gailurren artean. Pista nagusia utzi, eta iparrera joko dugu, bide zabal bat hartuta, gero eskuinera jotzeko. Harripila batek bide txiki bat seinalatzen digu, ezkerretara; gailurra inguratuz igotzen da, Kuputxetako lepora iristeko, iparraldean. Lepo hori oso zorrotza da, belazez estalitako malda handiekin bi aldeetara, eta Gallarraga handia iparrean duela. Iparreko mugaraino jarraitu, eta eskuinera bide bat hartuko dugu, Gallarraga gailurra inguratzeko, eta Pagero lepora iristeko. Malda gogorra igoko dugu, aurrez aurre, ondo nabaritzen ez den bide batetik, mendi ertzaren bazterretik. 200 metro igo behar dira, gogorrak, Gallarraga gaina harrapatzeko. |
|||
| pGALLARRAGA | Altuera : 902m | Distantzia : 15,0Km | Ordutegia : 4h20m |
|
Gailurretik 50 metro atzera egin behar da, gero ezkerrera bide bat hartzeko; tximinia batera eramango gaitu, eta handik behera jaitsiko gara, Pagero leporaino (Urkitza ere deitzen diote). Mendi-lepo horrek mendebaldetik ekialderantz zeharkatzen du mendilerroa, eta zelaia eta luzea da, iparrera eta hegora malda handiak dituela. Amaieran, pista eskuinetara utzi, eta bide txiki batean gora igoko gara, sigi-saga, iparraldetik, Pagero gainera iristeko. Handik, bide erraza dugu, ia maldarik gabekoa, Ganekogorta gailurreraino. |
|||
| pGANEKOGORTA | Altuera : 998m | Distantzia : 17,5Km | Ordutegia : 5h15m |
|
Iparraldeko bide bat hartuko dugu jaisteko. Biderdi edo Gane-Txiki gailurra eskuinetara utzi, eta Munagañe lepora iritsiko gara. Gainalde bat igarota, Erdikolanda lepora iritsiko gara, eta, handik, pista bat ezkerretara utzita, basoan zehar Pagasarri gainera igoko gara. |
|||
| pPAGASARRI | Altuera : 670m | Distantzia : 21,0Km | Ordutegia : 6h00m |
|
Gailurretik behera, mendi-lepora jaitsiko gara, Pagasarriko aterperaino, eta, Ganeta gailurra ezkerretara utzita, basoan zehar sartuko gara, iparraldeko bide zaharrean behera. Zapaburu iturriaren ondotik igaro, eta, San Roke baseliza ikusiz eskuinetara, Igertu lepora helduko gara, eta han asfaltozko bidea topatuko dugu, etxola batzuetaraino. Larraskitun gaude, eta Bizkaiko hiriburua ikus dezakegu. Ezkerrera bihurgune bat hartu, errepidea utzi, eta bide zabal bat hartuko dugu aurrera -Bilbora jaisteko lasterbidea-, eta San Adrianen irtengo gara. |
|||
| lBILBO | Altuera : 80m | Distantzia : 25,5Km | Ordutegia : 7h00m |
|
|
|||
![]() |