| EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
| 5. SEKTOREA: | IRUŅEA ... GASTEIZ | AIZKARDI Mendizale Elkartea | |
| 2. ETAPA: | OLLO ... UNANUE | VILLABONA | |
| IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
|
Oharra |
| Altuera | Km | Ordutegia | |||||
| OLLO | 510 | 0 | 0:00 | ||||
| Gaztelu | 1001 | 4,0 | 1:10 | ||||
| Olarregi Lepoa | 840 | 5,0 | 1:30 | ||||
| Txurregi | 1125 | 6,0 | 1:50 | ||||
| Satrustegi | 1139 | 9,0 | 3:00 | ||||
| Satrustegiko buzoia | 1207 | 11,5 | 4:00 | ||||
| Irañetako Portua | 1273 | 12,5 | 4:20 | ||||
| Beriain | 1493 | 16,5 | 5:30 | ||||
| UNANU | 620 | 21,0 | 7:00 | ||||
![]() |
| IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
| lOLLO | Altuera : 510m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
Txurregi gainera igotzeko
bidea Iltzarbe herritik irteten da, Ipar-mendebaldera igotzen den pista
bat hartuta. Ollotik ez dago igoera argirik gailurrera; hortaz, zelaian
zehar joango gara Iltzarbeko pistaraino. Horretarako, plazatik irtengo
gara, iparralderantz, abeltegi baterantz. Hesi bat zeharkatu eta berehala
iritsiko gara bihurgune batera (ezkerretara jotzen du). Bihurgunea hartu,
eta 50 bat metrora, pista utzi, eta zelaiz zelai joango gara, eskuinerantz,
bide bat topatu arte; bide horrek harizti batera eramango gaitu, eta gero
belaze batera. Norabide berean jarraitu, eta beste aldean lehengo bidearen
jarraipena ikusiko dugu. Pixka bat igo, hesi bat zeharkatu, eta beste
belaze batera iritsiko gara, Iltzarbetik datorren pistara iristeko gero,
belazea zeharkatuta. Pistan ezkerrera joko dugu. Pistak behera egiten du pixka bat; basoaren argiune batean beste hesi bat ikusiko dugu. Zeharkatu, eta arrasto hori batek Olarregiko mendi-lerrorako bidea erakutsiko digu. Aurrean, baso artetik Gaztelu gaina ere ikus dezakegu. Eskuinetara borda batzuk utzi, eta pistak gora egiten du, malda gogorrean, basotik irten arte. Gero, pistak eskuinera bihurgune zabal bat egiten du, Olarregiko gerrian barrena, Txurregi eta Gaztelu artean. Ezkerretara gorantz doazen arrasto horiak utzi, eta pistan aurrera jarraituko dugu. Gorago, pista berri bat ezkerretara utzi, eta aurrera egingo dugu, beste hesi bat topatu arte; hantxe amaitzen da pista. Gazteluren ekialdeko gailurrean gaude; behean, Arakil ibaia ikus dezakegu, Iza haranean zehar doala. Gora joko dugu, ezkerrera. Bestela, hesiaren ondotik, belazean aurrera eginez, lur harritsu eta belazetsu batean aurrera jo dezakegu. Berehala gara gainean; dorre biribil baten hondakinak ikusiko ditugu. Hark ematen dio izena gailurrari.. |
|||
| pGAZTELU | Altuera : 1001m | Distantzia : 4,0Km | Ordutegia : 1h10m |
|
Hegoaldera begiratzen badugu, Txurregiko gaina ikusiko dugu; eta, mendebaldera, Olarregiko lepoa; horrantz abiatuko gara. Gailurra utzi, eta hegoaldera joko dugu malda gogorrean behera, mendi-lepo aldera. Jaitsi eta gero, mendi-lepora iritsiko gara, eta han putzu artifizial bat ikusiko dugu; ezkerretik inguratuko dugu, eta hurrengo muinoa ere ezkerretik inguratuko dugu, hegoaldetik, Olarregiko lepora iristeko; han, berriro arrasto horiak ikusiko ditugu, lehen pistan ikusi ditugunak. |
|||
| ][ OLARREGI LEPOA | Altuera : 840m | Distantzia : 5,0Km | Ordutegia : 1h30m |
|
Aurrean dugunagatik kikildu gabe, zuzen-zuzen igoko gara gora, hesiaren ondotik. Zenbat eta gorago, are eta gogorragoa da malda; atsedenik hartzeko leku egokirik gabe, goraino iritsiko gara. Gailurreko postontzia eskuinetara dago, 50 bat metrora. |
|||
| pTXURREGI | Altuera : 1125m | Distantzia : 6,0Km | Ordutegia : 1h50m |
|
Satrustegiko lerro guztia zeharkatuko dugu, alderik alde; Txurregi gainetik ipar-mendebalderantz joko dugu, gainik gain, bide jakinik gabe. Ehun bat metrora, postontzi herdoildu bat ikusiko dugu, Txurregikoa. Zorua belarrez eta harriz estalia dago; harriak zeharka daude, eta ez da eroso ibiltzen haien artean. Lehen zati honetan, iparraldeko malda gogorrean barna joan gaitezke, bidezidor estu bati jarraituz. Gero, malda gogorragoa da, eta bidezidorra desagertu egiten da; harri artean jaitsi beharko dugu behera, hegoaldera. Laster sastraka artean jarraituko dugu, eta handik eta hemendik saihestuz jarraitu beharko dugu aurrera, beti ere ahalik eta gorenetik jarraituz. Batzuetan, nahi baino gehiago jaitsi beharko dugu hegoaldera, baina beti gainera itzuli behar dugu, ahal bezain laster. Iparraldea oso malkartsua da, kare-harriz osatua, gero eta altuera handiagoarekin. Behean, Sakana ikusten dugu. Aurrera eta aurrera, Satrustegiko erpin geodesikora iritsiko gara. |
|||
| pSATRUSTEGI | Altuera : 1139m | Distantzia : 9,0Km | Ordutegia : 3h00m |
|
Orain arte egin dugun bidearen antzekoa aurkituko dugu aurrerantzean ere. Sastrakek asko zailduko digute gainik gain jarraitzea, eta hegoaldera jaitsi beharko dugu pixka bat. Berriro, gainaldera igota, harri pila bat ikusiko dugu, Satrustegi gaintzat jotzen den bigarren puntua; 1191 metroko altuera du. Harri-tarte batera jaitsiko gara, eta hesi baten gainetik igaroko gara; sastraka artean aurrera egin, eta zoru hobea topatuko dugu, Satrustegi gaintzat jotzen den hirugarren puntura iristeko. |
|||
| p SATRUSTEGI'ko BUZOIA | Altuera : 1207m | Distantzia : 11,5Km | Ordutegia : 4h00m |
|
Gainik gain jarraituko dugu, belazean, lehen baino arinago. Muino leunak zanpatuko ditugu, hesi baten ondotik, iparraldeko malkarrak ondoan ditugula, eskuinetara. Aurrean daukagu Beriain gailurra. Iparraldean bide bat ikusiko dugu, haranetik gora sigi-saga datorrena; mendi-leporaino iristen da, eta han seinale-zutabe bat dago ipinita. |
|||
| ][ IRAÑETA'ko PORTUA | Altuera : 1273m | Distantzia : 12,5Km | Ordutegia : 4h20m |
|
Haranean gora egingo dugu, belazean barrena, bide jakinik gabe, ipar-ekialderantz, haranaren punturik goreneraino. Erdibidean, Lezizatik datozen arrasto gorriak ikusiko ditugu; bide hori harri pilez seinalatua dago Beriain gailurreraino.. |
|||
| p BERIAIN | Altuera : 1493m | Distantzia : 16,5Km | Ordutegia : 5h30m |
|
Ipar-ekialdeko belazean behera abiatuko gara,
Iurbaineko arrakala aldera (S. Donatoren Muturra ere deitzen diote); mendebaldean
Arbizu herriaren gaineandauden amildegiei ematen zaizkie izen horiek.
Pixkanakajaitsiko gara, belazean zehar, ia Muturreraino; harri pila batzuk
ikusiko ditugu; haiek erakusten digute hegoaldera abiatzen den jaitsiera. |
|||
| lUNANU | Altuera : 620m | Distantzia : 21,0Km | Ordutegia : 7h00m |
|
|
|||
![]() |