| EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
| 4. SEKTOREA: | MAULE ... IRUŅA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
| 5. ETAPA: | BURGI ... IRUNBERRI | VILLABONA | |
| IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
|
Oharra |
| Altuera | Km | Ordutegia | |||||
| BURGI | 629 | 0 | 0:00 | ||||
| Las Coronas mendatea | 960 | 4,0 | 1:10 | ||||
| Ollateko lepoa | 1080 | 6,0 | 1:50 | ||||
| La Tejería | 750 | 10,0 | 3:00 | ||||
| Rasos de Lando | 1105 | 15,5 | 4:30 | ||||
| Arbaiungo Kaneleta | 600 | 20,0 | 5:45 | ||||
| IRUNBERRI | 465 | 30,0 | 8:00 | ||||
![]() |
| IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
| lBURGI | Altuera : 629m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
| |||
| ][ LAS CORONAS MENDATEA | Altuera : 960m | Distantzia : 4,0Km | Ordutegia : 1h10m |
|
Mendatetik, ezkerrera joko dugu, hegoaldera, abelbide zabalean barna, ehizalekuen artetik, eta txoriak ikusteko behatoki baten ondotik. Oso bide entzutetsua izanik ere, arrasto erakusle gutxi dauka. Ezkerretara bide bat utzi, eta eskuinera joko dugu, zelai zabal batera iritsi arte. Atzean Pirinioaren ikuspegi zabala dugu. Aurrez doan bideak Ollate edo Borregil (1400 m) gainera eramaten du. Bide hori utzi, eta eskuinera joko dugu, bide belazetsuan barrena, Ollate ipintzen duen egurrezko bide-seinale bati jarraituz, Llanos de Legaroz izenekora iritsi arte. Zelai zabalak daude han, eta bertan Legarozko trikuharria, seinaleak dituen pista batetik gertu (GR markarik ez du baina); handik joko dugu, eta, ia batere igo gabe, Ollateko zelaietara iritsiko gara; harrizko itxitura batek itxiko digu bidea. Ezkerretik jo eta, hesi bat igarota, Ollateko lepora iritsiko gara, eta han berriz arrasto zuri-gorriak agertuko zaizkigu. | |||
| ][ OLLATEKO LEPOA | Altuera : 1080m | Distantzia : 6,0Km | Ordutegia : 1h50m |
|
| |||
| lLA TEJERIA | Altuera : 750m | Distantzia : 10,0Km | Ordutegia : 3h00m |
|
Errepidea zeharkatu, eta abelbidetik ekingo diogu; seinale batek adierazten digunez, La Cerrada lepoa, Leireko mendi-lerroan, monasteriora igarotzeko bidea, bi ordura dago. Bideak behera egiten du pixka bat; hesi baten gainetik igaro, eta eskuinera igoko gara, mendiaren gerrira, hego-mendebaldera, belaze batean pista bat ikusi arte. Ez da pista hartu behar, mendebaldera jo baizik. Argi joan behar da; izan ere, markak oso noizbehinka baitaude, eta ia ez baitira ikusten. Eskuinetik jarraitu, bide erosoan, zuhaitz artean, argigune batzuk ere igaroz, azkenean basotik irten arte; pista zuri baten amaiera ikusiko dugu; autoentzat prestatua dago pista hori (Bigotzarin seinalatzen duenez, abeltzainentzat eta basozainentzat bakarrik da). Pistan aurrera jo, mendebalderantz, eta bi kilometro pasatuta, leku zabal batera helduko gara, non pista errepide asfaltatu bihurtzen baita; Rasos de Lando deituriko lekuan gaude. | |||
| l RASOS DE LANDO | Altuera : 1105m | Distantzia : 15,5Km | Ordutegia : 4h30m |
|
Bigotzariko udalerriarena da leku hori. Erronkariarren Errege Abelbidea, GR-13, hego-mendebalera doa, Leireko mendietara igotzeko, Cerrada izeneko lepora; leku estua da hura, eta hantxe zenbatzen zuten artaldea artzainek. Handik, bidea Leireko Monasteriora jaisten da, eta Errege Bardeetaraino doa. Mendi horiek muga garrantzitsua izan dira, hala geografikoa nola historikoa eta politikoa, Nafarroako iparraren eta hegoaren artean. Bide hori utzi eta basoan sartuko gara, bidearen ondotik, mendebalderantz, gero bide txikietan behera jaisteko, oihanaren hondoraino. Arrasto hori batzuk ikusiko ditugu, eta behera jarraituko dugu, bide zabal bat aurkitu arte; bide hori haranaren behealdean barrena doa, eta Bigotzaritik Arangoiti gaineraino (Leireko mendi-lerroan) daraman errepidera eramango gaitu. Puntu horretara Los Rasos-eko bidetik ere irits daiteke (bidegurutzeraino jaitsi, eta Arangoitira doan errepidea ezkerrera hartu, puntu berera iristeko). Puntu horretatik errepideari jarraituko diogu 200 bat metroan, eta ezkerrera egiten duen bihurgune batean, aurrean bide zabal bat ikusiko dugu, arrasto horiz seinalatua (zuhaitzetan ere badaude letra batzuk). Bide horrek Valdelaco sakana zeharkatzen du, pixkanaka jaitsiz zuhaitz artean. Aurrerago, ezkerretara bide bat utzi, eta behera jarraituko dugu, bide belartsuan. Basotik irtetean, Arbaiuneko arroilaren horma bertikalak ikus ditzakegu; bidea harritsua bihurtzen da, eta malda gogorra hartzen du, bide estu bihurtuz. Ezkerretara beste bide bat utzi, eta maldan behera jarraituko dugu, ekialdeko horman zehar doan kanalaleta zeharkatu arte. | |||
| l ARBAIUNGO KANALETA | Altuera : 600m | Distantzia : 20,0Km | Ordutegia : 5h45m |
|
Kanaleta hori haitzartearen hormaren ondoan egina
dago, eta kalanetaren eskuinaldetik bide estu bat doa. Eskuinerago, malda
handi bat, sastrakaz estalia; ez digute arroilaren hondoa ikusten uzten.
Bide estuan barrena goaz, argigune batera heldu arte; sastrakak beherago
geratzen dira, eta lekua ikusgarria da. Gero, berriro sastraka artean
jarraitu behar dugu; bidean ere badaude sastrakak, eta zati batzuetan
kanaletaren gainetik jarraitu beharko dugu. Sastraka artetik berriro irtetean,
pasabide zorabiagarri bat agertuko zaigu. Kanaleta horma bertikalean zulatuta
dago, eta bidea haren eskuinetik doa, eta ondoan hormak behera egiten
du ibairaino, Arroilaren irteera ikus dezakegu orain. Bidea berriro sastrakez ixten da, eta burdinazko ate batera iristen gara; zeharkatu, eta Usun herria ikusiko dugu ibaiaren beste aldean, eta beheraxeago zubi bat. Arrasto zuri-berdez markatutako bide bat topatuko dugu, kanaletara igotzeko; bide horretan behera jaitsiko gara ibairaino; zeharkatu gabe, S. Pedro ermitaraino jarraituko dugu, eta handik aurrera ibaia zeharkatu gabe beti; ezkerreko bidetik, lursailez inguraturik, pista batera iritsiko gara. Irunberriko etxeak bistan ditugu, baina pista luzea gertatzen da, beste ordubete inguru geratzen baitzaigu herriraino heltzeko. | |||
| lIRUNBERRI | Altuera : 465m | Distantzia : 30,0Km | Ordutegia : 8h00m |
| Romanzado eta Aragoi haranen artean dagoen udalerria da Irunberri. Hantxe, Zaraitzu ibaiak bat egiten du Iratirekin, arroila bat osatuz, Irunberriko Arroila. Puntu horretan amaitzen da Leireko mendi-lerroa ere, Trinitate mendiko malkarretan. Inguru horretan erromatarren garaiko lekukotza ugari agertu dira; erromanizazio maila handiko lekua izan zela adierazten du horrek. | |||
![]() |