EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004
       
4. SEKTOREA: MAULE ... IRUÑA AIZKARDI Mendizale Elkartea
1. ETAPA: MAULE ... ATARRATZE VILLABONA
     
     

IBILBIDEAREN LABURPENA

Etapa honetan, Uhaltzandia bailerako mendikatea zeharkatuko dugu, berau, mendibizkar borobilduaz osaturik, Maddalen ermitaren tontorrera iritxi arte (haseran jentila izan zen ermita hau). Gotorlekua izandako Atherratzeraino iritxiko gara.

Oharra
Ezarritako orduak ibil-denboreei dagozkie, atsedenak kontuan hartu gabe.


  Altuera Km Ordutegia        
               
MAULE 142 0 0:00        
Matalon 439 3,4 0:55        
Bolondo 510 7,5 2:00        
Saxagua 580 9,6 2:40        
Lexegita lepoa 653 11,6 3:00        
Maddalen kapera 795 12,5 3:20        
Sustari lepoa 444 15,0 4:00        
Erretzu 700 16,5 4:40        
ATARRATZE 217 20,7 6:00        
               



IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA
lMAULE Altuera : 142m Distantzia : 0,0Km Ordutegia : 0h00m


Mauleko Alles plazatik, Uhaitzandia zubi gainetik gurutzatuz, gaztelura doan karrikatik barrena, Mauleko gune zaharrera iritxiko gara. Gaztelura heldu aurretik, ezkerreko bidea hartuta, plaza Nagusira (azoka plaza) erdi aroko ereikuntzak eta Mauleko eliza zaharra ikusiaz. Plazan bukaeran eskuinerat hartu Txakartegiko ibilbidea utzita eta parez pare, errotako kalean topatuko ditugun marra hori-urdinak jarraituz hiri barrena atzean geratuko da; azkeneko etxeak eta errepidea agurtu eta eskuinean dagoen pista piku batetik igotzen joan etxola batzuetaraino, eskuinetik datorren beste pista batekin topo egin arte. Jarraitzen ari garen pizta, Mirandaborda arte doa, markarekin. Hau uzten dugu, eta eskubitikan datorren pista hartzen dugu. Honek, Matalon ibilbide markak ditu. Pista igoaz eta basotik aterata, ezkerrerat jiratzen du eta eskuinetik datorren beste batera heltzen da, Mataloneko tontorreraino.

pMATALON Altuera : 439m Distantzia : 3,4Km Ordutegia : 0h55m


Ezkerraldera pista jarraituz -markak bistan-, berehala W aldera joko dugu, Uhaitzandia bailera aldeko maldara. Pistaz, Irabarnetik datorren errepideraino. Ezkerretik jarraituz Askatasunaren Basoa deiturikoan aurkituko gara, non bidegurutze bat dago. Errepidea utzi, E aldera joanaz, Mirandabordara, pareko pistatik jarraituz. Eskuinetik datorren pista utzi eta urrengo bidegurutzean marka horiak dituen pista hartuz, Txardekako malda pikua W aldetik zeharkatuko dugu. Pista beste aldetik jeixten da. Eskuinetik datorren bidea utzi eta bide laua jarraituz, Gotainetik igotzen den errepidera iritxiko gara. Berriro markak topatuko ditugu eta berauk jarraituz, ezkerraldera, urrengo mendilepora iritxiko gara eta basotik kanpo aterako.

Gotaine, herri txiki eta menditsua dugu. San Andres eliza (XVI, m.), Zuberoako hiru geziko elizarik garrantzitsuenetakoa da.

Mendilepoan, errepideak ezkerrerat eta beherako norabidea hartzen du eta parez pare pista bat igotzen doa, bide pribatu bat eskuinerat geratzen delarik. Pareko pistatik jarraituz, aurreraxeago, biziki eskuinerat doa eta markak dauden lekutik jarraituko dugu. Bi pista dira Ahantsigako mendibizkarrak bi aldetatik inguratzen dituztenak, Bolonboko lepora iritxi arte. Haseran pista zabalak igoera suabea eskeintzen du eta gero laua bihurtzen da Ahantsiga W tik igaroaz urrengo leporaino non Bolondora eramango gaituen errepide batetan utziko gaitu.

][ BOLONDO Altuera : 510m Distantzia : 7,5Km Ordutegia : 2h00m


Bolondoko errepidea Uhaitzandiako bailerara doa, Mendikota herriraino, Berreterretxe sendiaren jaurerria, Zuberoako zaharrenetakoa.

Bolondotik, errepidez H aldera, ezkerretik pista bat irteten da bainan urrengo bidegurutzeraino errepidez jarraituko dugu eta han marka hori urdinak dituen pista bat hartuko dugu. Basoan gaude berriro eta lau bideko bidegurutzera iritxitakoan, eskuinerat doana hartuko dugu, gertu ikusten den ur deposito batetaraino. Pista zabaletik jarraituz, ezkerretik datozen bideak utzirik, basotik irten, erabat ezkerrerat hartu eta gertu dagoen mendibizkarrera igo. Antena eta Maddalen baseliza begistatuko ditugu (gaurko ibilaldiaren tontor garaiena). Pista zabal batek Saxagua mendileporaino eramango gaitu (gertu dagoen baserriak ere Saxagua izena du).

][ SAXAGUA Altuera : 580m Distantzia : 9,6Km Ordutegia : 2h40m


Mendilepoan Uhaitzandia bailerako Zalgize-Doneztebetik igotzen den errepidean aurkituko gara.

Parez pare dagoen pistatik, marra horiak jarraituz, aldapa pikua igoaz, Maddalenen aurreko tontorrera igoko gara. Eskuinerat jetxi (H) gas garraioaren poste horiak jarraituz, Lexegita mendilepora iritxiko gara (historiaurreko aztarnak).

Eskuineko bidea utzita H aldera hartuz, belazbide pikuak ermitara doan errepideraino eramango gaitu. Gurutzatu eta tontorreraino jarrai. Bertan komunikazio antena eta Maddalen ermita aurkitzen dira.

pMADDALEN KAPERA Altuera : 795m Distantzia : 12,5Km Ordutegia : 3h20m


Tontorrean lehian bezala, komunikazio antena eta ermita aurkitzen dira, gaina guzia betetzen. XV. mendeko ermita da , erromatarren aurreko jentil eraikuntza baten gainean egina dago. Herauskorrixe izeneko jainkosa bati buruzko inskripzio bat aurkitu zen. Atharratzetik, Sustari mendilepotik barrena errepide bat igotzen da. Uhaltzandia bailera eta Arbailetako oihana begiztatzeko begiraleku aproposa. Hego aldean (orientabide mahaina), Erretzu eta atzerago Izarbe eta euskal Pirinioa.

Bide bat HW rantz doa, Irurri herrira. Elizabia jauregiko jauntxoa -Troisvilles kondea-, Mauleko Belzunzen aurkaria izan zen nekazarien altxamenduan Matalas buru zutela. Pierre Bordazarre "Etxahun" en jaioterria da Iruri. Etxahunen "Agur Zuberoa" oso ezaguna da eta baita hainbat pastoralak ere.

Iruri eta Atharratzera doazten bideak utzita HE alderantz joko dugu, aldapa pikua jetxiaz, gune lau batetara iritxi arte. Hor dago Atharratzetik Maddalenera doan errepidearen hasera. Errepidez joango gara edota bidezigorrak hartuz. Erretzuko tontorra parean ikusiko dugu eta pagadian sartu bezain laister, errepidea utziko dugu eta eskuineko pista bat hartuz, Sustari mendilepora iritsiko gara.

][ SUSTARI Altuera : 444m Distantzia : 15,0Km Ordutegia : 4h00m

Maddalen eta Erretzu arteko mendilepoa, D-347, Atharratze eta Barkoxe lotzen dituen errepidea, Zuberoa eta Biarnoko mugetan.

Lepoan, errepidea utzi eta pareko pista hartu, mendibizkarra E aldetik zeharkatuz. beste aukera, zuzen igotzea da. Pistak eskuinerat okertzen da beste pista bat ezkerrean utzita eta heiztarien borda batetara eramaten du (baso txiki bat ere badago)Garo tartean bidexka bat hartuz, mendibizkarrak jarraituz, zerbait jeitxi ondoren gorantz hartuko dugu Erretzu tontorrreraino.

pERRETZU Altuera : 700m Distantzia : 16,5Km Ordutegia : 4h40m

Garometa baten antzeko tontorra. Mauletik honerainoko mendikatearen azkeneko tontorra, Montori bailera, Biarnoko mugan bait da urrengo gunea. H aldean Beguze eta Argibel, Izarbeko gailurrerako bidea irekiz azaltzen zaizkigu. W aldera Uhaitzandia, Atharratze -hiri nagusia bezala- eta urrutirago Arbailetako oihana.

Tontorretik atzerat egingo dugu etorritako bidetik. Marka horiko bidea hartuz HE rako malda oso pikua eta garoz betea, pista bat aurkitu arte, Ietik Haldera trabeskatzen duena. Pista zabala ezkerrerat jarraituz, baserri batzuetara doan errepidera iritxiko gara. Errepidetik jeitxi eta laister topatuko ditugu Atharratzeko lehenengo etxeak.

lATARRATZE Altuera : 217m Distantzia : 20,7Km Ordutegia : 6h00m

Atharratze gotorleku indartsua izan zen XIII. mendean. Bere jauregia Gaztelugaineko tontorrean aurkitzen zen, Atharratze eta Sorholuze gainean, (XVIII. mendean desagertu zen). Luxe sendiak Atharratzeko jaurerriaren izena bere egin zuen urte guzi hoietan. Gotorlekua izandako aztarnak azoka plazan ikus daitezke.

Hiriaren goikaldean XVII. mendeko etxe batetan, oroigarri batek, Agustin Xahoren jaiotetxea dela adierazten du. Idazle, kazetari eta hizkuntzalaria izan zen Xaho zuberotarra. Parisen ikasia eta Baionan pasa zituen bere biziko urte gehienak. Besteak beste, berari zor diogu Aitor mito historiko-politikoaren asmakuntza (Villosladaren "Amaia" o los vascos del siglo VIII jasotzen da horrelako ideia). Espiritu librekoa, Euskal Herrian izandako lehen ehorzketa zibila izan zen berea.